Maiatzaren 31, ostiralarekin, Altsasuko Gazte Asanbladako kideek ostiraletako dinamika berrartu dute eta afariak emateari ekingo diote berriz, gainera oraingoan, Iñigo Cabacas "Crónica de una herida abierta" dokumentalaren proiekzioa egongo da jarraian. Ekainaren 15erako "Alde hemendik" egun nazionalaren ospakizunen karira dator honakoa, jakin izan dugunaren arabera hainbat herri-eragilek, indar armatu okupatzaileen aurkako eguna antolatzen ari dira, horretarako Euskal Herriko mapa osotik herri desberdinetan ekimenak antolatu direlarik...Esandakoa, gaur 21:00 Afariak eta 22:30ean, jarraian, dokumentalaren proiekzioa, animatu!




Joan den ostirala 24 Sakanako gazteak altsasuko plazan bidu giñen grebari atxikimendua eskeini eta gazteok sakanan bizi dugun egoera salatzeko. Arratsaldeko 19:00 prentsaurrekoa egin genuen eta ondoren herrian barrena mani-burrunba egin genuen gazteak grebara deituz. Manifaren lelo nagusietako bat, gazte pasibotasunaren aurka izan zen.
Asteburu honetan eta hurrengoan bueltatuko da Gazte 2 Aste egitasmoa, maiatzaren 10-12 eta maiatzaren 17-19an. Lehen asteburuan, programaren aurkezpena eta zezen mekanikoa izango dira ostiralean. Larunbatean berriz, musika tailerra eta bentrilokuoa eta igandean, amaitzeko, 4x4 saskibaloi txapelketa. Hurrengo asteburuan berriz, dantza maratoia, sukaldaritza tailerra eta uraren festarekin hasiko da ostirala. Larunbatean, mini-motorren txapelketa izango da arratsaldean eta gauean, 3€ko afariaren ondoren, Youssef eta Arreboteren kontzertuak ikusteko aukera izango da. Azkenik, programarekin amaitzeko, igandean henna tailerra eta futbolin txapelketa izango dira arratsaldean.
Baina zer demontre izango da hau? Galdegin digute kaletik zein sare sozialetatik, ba egia esan ez dakigu zehatz-meatz zer izango den, dakigun bakarra da bideoak, bakarrizketak, umorea eta interakzioa uztartuko dituen saio-eroa izango dela. Aurretik herri-afaria prestatu dute gazteek, merke gainera 6 €-gatik 21:00tan Altsasuko Gaztetxean giroa berotzeko aukera egongo da ta segituan ekimen berezi hau. Bertan Gazte Asanbladaren historia eta istorioak modu xelebre eta pikaroan. Gaztetxea zutabeetaraino beteko dela uste dute antolatzaileek izan ere ekimenaren antolatzaile edo zuzendaria izango den artista ezaguna da oso herrian.

