Aurreko sarrera azkarraren ondoren, oraingoan datu zehatz eta osoagoak dakarzkizuegu. Lehen orrian Kongresurako botoak dituzue, mahaiz mahai eta partiduz partidu. Gainera, partiduen datuak grafiko txukun batean ere aurkitzen dizkizuegu. Bigarren orrian berriz, senaturako emaitzak dituzue, pertsonaka eta mahaika banaturik. Irakurri, aztertu eta atera zuen ondorioak!




Kongresurako datuak zenbatuta daude jada Altsasun, eta Hitzondok primizian dakarzkizue datuak. Amaiurrek 1045 boto lortu ditu, herriko indarrik bozkatuena izanik. Ondoren PP-UPN agertuko litzateke, 855 bozkekin. Hirugarren postuan PSOE agertzen da, 771 bozkekin. Laugarren postuan berriz, Geroa Bai koalizio elektorala jarri dute herritarrek, 640 bozkekin. 4 hauetatik distantzia dexentera, IU agertzen zaigu 5. postuan. 173 bozka eskuratu ditu alderdi honek. Laister informazio gehiago eta zehatzagoa.
Aurreko ostiralean Amaiurrek egin zuen bezala, bihar, azaroak 15, asteartea, Geroa Bai koalizio elektoralak mitina emango du Iortia Kultur Gunean. Uxue Barkos eta Maria Solana kongresurako hautagaiek, Ana Vilchesek, senaturako hautagaiak eta Jose Angel Agirrebengoa altsasuarrak hartuko dute parte hizlari moduan. Zita 19:30etan jarri du PNVk, Atarrabia taldeak eta Zabaltzenek (Na-Baiko independienteak) osaturiko koalizio honek.
Antonia Román altsasuarra azkenean Derecha Navarra y Españolaren ordezkaria izango senaturako hautagaitzan, nahiz eta haien kongresurako zerrenda atzera bota duten. UPNko zinegotzi ohiak, horrela, Nafarroako PPren eszio bat den talde ultraeskuindarraren protagonismoa hartuko du kanpainian zehar. Altsasuarrok ondo ezagutzen dugu emakume hau, bere esaldi eta jarrerak famatuak egin baitziren aurreko legislaturan.
Amaiur koalizio elektoralak ekitaldia ospatuko du ostiral honetan, azaroak 11, Altsasuko Iortia Kultur Gunean arratsaldeko 19:30etan. Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osaturiko koalizio honek euskal herritar abertzale eta progresisten ideiak eta ahotsak Espainiako Kongresura eramateko lan egingo du. Sakanako herritarrak Iortia betetzera deitu dituzte, Euskal Herriari zubiak eraiki ahal izateko.

