Aupa herrikideok!! Bolzano hiri inguruetatik ari natzaizue idazten eta egia esan nahiz eta deskantso eguna ez programauta izan, halaxe izan da. Elur parteak bete-betean eman du eta ezinezkoa izan da inolako etaparik egitea, zeren eta irteera herrian ia, txuri txuria zegoen dena...




Jabi Moreno altsasuar korrikalariaren beste garaipen bat ekartzen dugu gurera. Oraingoan Errotxapea auzoan antolatutako 6,5 Kmtako lasterketan lehenengoa iritsi zen helmugara beste guztiak atzean utziz. Denboraldi ederra izaten ari da aurtengoa ere, kontutan hartuz pasaden urtean jasotako uzta ederra izan zela ere, hainbat txapel, bigarren postu eta sari-sorta ederrekin bueltatu zitzaigun herrira Jabi, Euskal Herriko txoko guztietako frogetan parte hartu ezezik, Iberiar penintsulatik ere saiatu zen Extremaduran bezala.

