Altsasuko Amnistiaren Aldeko mugimenduak liburuxka bat argitaratu du egun hauetan, non Sakanako presoen egoera azaltzen den: zein kartzeletan dauden, zein den haien kondena, informazio gehigarria... Hemen ere uzten dizuegu.
Hainbat hilabetetako isilunearen ondoren, hemen dator berriz ere Koloreak aldizkaria. Azken hilabeteetan AGAk egindako ekimenak eta festetara begirako egitarauaz hitzegiten da bertan, beste gauza anitzen artean. Irakurri eta gozatu!
Martxoaren 1ean hasi zen aurre-matrikulazio kanpaina eta 15erarte iraungo du. Ikastetxetik jakinarazi digutenez, imprimakiak zentroan eta weborrian eskuratu daitezke. Informazio gehiagorako weborria bisita dezakezue, eta beheko bideoa ikusi.