Irailaren 20 arte, euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Taldea sortuz gero, eskolak norberaren herrian izateko aukera zabalik dagoela informatzen dute pasatutako oharrean. AEKko lagunek era honetan er,e herritarrei deia luzatzen diete, jakinda garaiotan jasotzen ari garena ez dela makala, Instituzio nagusienetatik laguntzak eten eta euskarari xoxik ere ez ematearen truke herri gogoa piztu eta euskara ikasteko deia plazaratu dute oraingoan. Animatu bada eta euskaldundu zaitez!
informazioa: 948 468 258 eta 607 624 392






Altsasuko EHEk ohar bat kaleratu du, irailaren 11an izango duten epaiketa salatzeko. Aurreko urteko azaroan 6300 €ko isuna jarri zieten seinaleak ezabatzea egotzita, baita autoritateari desobedientzia. 300 €ko isuna bertan behera gelditu zen, baina 6000koa ordaindu behar izan zuten eta "epaiketara ere deituak izan gara. Altsasun aspalditik ezabatuak dauden seinaleengatik zigortu nahi gaituzte eta irailaren 11n epaitegian gure burua defendatu beharko dugu." Jarraian duzue ohar osoa.

