Agerikoa da euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun zailtasuna. Ikusi besterik ez dago Altsasun dugun gaztelania hutsezko kartel andana. Hori gure hizkuntza eskubideen urraketa argi bat da, euskaldunok bigarren mailan uzten gaituena. Egunerokoan oraindik ere ezinezkoa zaigu euskara hutsez aritzea eta horren arrazoiak indarrean dauden markoetan eta horien ondorio diren legedi eta araudietan topatzen dira, horiexek baitira euskarak bizi duen zapalketa-egoera ahalbidetzen dutenak.




Altsasuko Udalak kaleak euskalduntzeko hartutako erabakiak sektore kontserbadore eta erdalzaleak ofentsibaren lehenengo linean lerrokatu ditu. ANLL, Asociación Nacional por la Libertad LingüÃstica taldeak salaketa jarri duela Aratekoan iragarri dute zenbait medioetan. Hitzondotik saretik murgildu gara eta medio desberdinetan agertzen diren berriak lokalizatu egin ditugu.
Ikasturteko batixabiko bigarren jokaldian Kima euskara taldeak euriarekin eta lainoarekin zerikusia duten 14 hitz eta esapide proposatu zituen. Guztiak ere Altsasuko euskarazkoak. Denei bokalak falta zitzaizkien eta jokalarien egitekoa hori zen: multzo bakoitzean dagozkien bolakak jartzea, hitza agerian uzteko. 31. jokaldi honetan 111 jokalari animatu dira parte hartzera.
Orain dela aste batzuk, Altsasuko Udalak baietza eman zion herriko kaleak euskaratzeari. Udalak herriko EHEk abiatutako kanpainari so eginez udal plenoan onartu zuen mozioa. Urteetan EHEk herrian dauden kaleak euskaratzea eskatu du, legez eta eskubidez horrela izan behar delako.
Euskal Herrian Euskarazek amaiera eman zion asteburu honetan ezabaketa asteari Altsasuko Udaletxean egindako konzentrazioarekin. Bertan Altsasuko eta Sakana osotik etorritako 100 bat lagunek parte hartu zuten. Pankartan hezkuntzaren alorra kritikatzen zuten EHEko kideek eta bukaeran irakurritako komunikatuan, gai honi heltzen zioten.


