Hizkuntza komunitate minorizatua da euskal komunitatea, Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanletatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz. Euskal hiztun guztiak gara gazteleraz edo frantsesez elebidun, mendetako asimilazio prozesuaren ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezko bihurtu ondoren.





2010eko apirilaren 23, 24 eta 25ean Altsasuko Herri Jardunaldiak egin ziren eta bertan mintegi ezberdinak izan ziren askotariko gaiekin. Euskarak ere bere lekua izan zuen -Euskara Mintegia- eta bertan hitz egindakoari jarraipena emateko asmoz, II. Euskara Mintegia antolatu du Euskal Herrian Euskarazek. Mintegia 2011ko urtarrilaren 15ean izango da, larunbata, goizeko 11etan, Gure Etxea-ko beheko solairuan.
Altsasuko talde euskaltzaleak zabaldu duen oharrean dioenez, etorkizunean ere plangintzarik eginen duten ere ez dakite. Hala, ere, nabarmendu dute Altsasuk euskararen alde lan eginen duen eragile bat behar duela. Kimaren jarduera “izozteko” garaian pisu berezia izan du zortzi urteren buruan taldekideek pilatu duten nekea.


