Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak euskararekiko konpromisoa hartzeko eskatu du. Jendeari hainbat galdera egin die: dendetan zein hizkuntzatan egiten duten, ezezagunekin zein da lehenengo hizkuntza edo euskaraz zerbait galdetzean gazteleraz erantzun ondoren euskaraz jarraitzen duten edo gaztelerara pasatzen diren, besteak beste. “Ez zaitez espaloitik jaitsi” ipuinaren bitartez, “konpromiso txikiak” hartzeko deia egin dute. Horretarako, konpromisoak idatzi zituzten hamarnaka pertsonek Gure Etxean jarritako kutxan. Konpromisoak uzteko kutxa Iortia Kultur Gunean hilabetez egongo da. “Konpromiso errealistak eskatzen ditugu. Lehenengo hitza euskaraz egingo dut, edo lagunekin beti euskaraz egingo dut. Azken finean, euskararekiko jarrera aktiboagoa izateko eskatzen dugu”, azaldu du Itziar Claver EHEko kideak.




Iaz hasi zen dena, Madrilgo hainbat familiak, lanak behartuta, Euskal Herrira etortzea erabaki zutenean. Gure herrira iritsita, zenbait kezka sortu zitzaizkien, eta horien artean hezkuntzarena izango zen buruhauste handienak eragingo zizkiena. Madrildarrak beste hizkuntza bat erabiltzen den herrialdera etorri zirelako konsziente ziren. Ondorioz, beraien seme-alabek hezkuntzan laguntza beharko zutela aurreikusten zuten.
Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda Altsasuko EHEko kideak bi eguneko lokalizaziora eta bi seinale ordaintzera zigortu ditu Nafarroako Auzitegi Nagusiko epaile batek, Altsasuko hamasei bide seinaletako gaztelaniazko mezuak ezabatzea egotzita. Euskal Herrian Euskarazko bi militanteek helegitea sartuko dute, euren kontrako frogarik ez dagoelakoan. Irailean epaitu zituzten, Iruñean, ustezko delitua egin eta hamar hilabetera.

