Larunbat honetan, Askapena erakundeak bere 25. urteurrena ospatuko du Altsasun. Egun osorako egitaraua antolatu dute. 11:00etan hasiko da ongi etaorriarekin eta 11:30etan, Porrotx eta Irrien Lagunek "Plazatik mundura" ikuskizuna estreinatuko dute. 12:00etan ekitaldia izango da eta arratsaldean, 20:00etan "Gora Herriak" martxa antolatu dute. Eguna amaitzeko, 22:30etan Obrint Pas, Vendetta eta los Zopilotes Txirriaosen kontzertua izango da. Hitzondok kontzertuetarako 4 sarrera ditu zozketatzeko. Egin beharreko bakarra gure eposta helbidera (
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
) mezu bat bidaltzea da, honako galdera honi erantzunez: Zer da Hitzondotik gehien gustuko duzuna? Jasotzen ditugun erantzun guztien artean zozketatuko ditugu sarrerak. Erantzunak bidaltzeko epea bihar, azaroak 9 ostirala, bukatuko da, 20:00etan. 21:00etan jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren irabazleak eta nola eskuratu ahalko duten haien sarrera.