Gaur emango zaio amaiera Nafarroako konkistari buruz Altsasuko V. mendeurreneko Herri Batzordeak antolatu duen hitzaldi zikloari. Sergi Iribarren eta Floren Aoizen hitzaldien ondoren, gaurkoan Joseba Asironen txanda izango da. Hitzaldiaren gaia "Nafarroaren konkista: 1512-1530" izango da eta Josebaren eskutik XVI. mendean Nafarroan gertaturikoak ezagutzeko aukera izango dugu: nolakoa izan zen konkista, zer nolako mugimenduak egon ziren aurre egiteko... Aukera paregabea gure herri honen historiari buruz gehiago ezagutzeko.
0 Comments