Altsasuko Udaleko Partehartze batzordetik Altsatu Altsasu! jardunaldiak martxan jarri dira, udaletxean herritarren partehartzea handiagotzeko asmoz. Gaur zen hastekoa hitzaldien zikloa Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako alkatearen hitzekin, baina azkeneko momentuan bertan behera gelditu da. Hala ere, datozen egunetan ekimen honen berri emango dizuegu sakonki. Momentuz udaleko Partehartze batzordetik egin duten promozio bideoa uzten dizuegu.
0 Comments