Aupa altsasuarrak!! Hemen nihoa kotxean Almeriako bidean, hor bait daukagu beste "klasika" bat igandean... Amaiera polita izan du Andaluziako azken etapa hone bai niretzat ta bai taldearentzat. Taldea eta ni izan bait gara protagonistak gaurkoan... Ihesaldian egon gara Izagirre gaztea eta biok. Posibilitateak helmugara heltzeko maximoak ziren gaur eta hortxe aritu gara 0. Kmtik intentzio horrekin talde osoa, Samu eta Igor izan ezik, beraiek amaierarako gordeak egon behar zirelako.
Hala ba, 10.km-an ein da 6 laguneko ihesaldia eta bi kideak elkarrekin sartu gea. Pena izan da Voigt zetorrela 40" zeona eta ez digute 2'ko aldea hartzen utzi. Ondo ulertu gara hala ere. Ni Izagirre baino desgaste pixkat gehio ein det, bera oso errematatzaile ona delako (hadi txirrindulari honekin!!) baina ezinezkoa izan da eta 15km faltan harrapau gaitu pelotoiak. Hor etapako lehia zeon eta Samuk 3. Postua lortu du. Bikaina bere emaitza gaurkoan! Gu grupeto batetan iritsi gea 3' tra lasai lasai gure lana beteta zelako jada.
Beraz sentsazio positiboekin amaitu degu itzulia. Orain, 2 egun almerian, igandean lehiatu berriz ere eta etxera aste beterako!! Bai gogoak!
Benga lagunok, eskerrik asko jarraitzearren eta laster arte!!
Jorge Azanza: Andaluziako itzuliaren azken kronika
24-02-2012
primeran andaluzian eta primeran ere kazetari lanetan! zorionak!
orain animo eta ea Almerian zorte gehiago duzuen eta hitzondon zure garaipenaren berri izaten dugun!!!