Nafarroako zenbait toki entitatek (Altsasuko Udala barne den Sakanako Mankomunitatea tartean) era koordinatuan antolatu dugu aurre-matrikulazio kanpaina. Kanpainaren helburua da lehen aldiz eskolatuko diren haurren gurasoek D eredua aukera dezaten bultzatzea.
Zergatik bultzatu nahi dugu D eredua?
Batetik, Nafarroako berezko bi hizkuntzak, hau da, euskara eta gaztelera, ikasteko aukera ematen duelako. Bestetik, 30 urteko esperientzia eta ibilbidea duenez, haren kalitatea bermatuta dagoelako eta oinarri sendoa ematen duelako irakasten den atzerriko hizkuntzan ere. Gainera, zenbait ikerketek frogatu dute euskarazko irakaskuntzak hainbat abantaila eskaintzen dituela: hizkuntza gehiago ikasteko erraztasunak ematen ditu, ezagutza gaitasunak garatzen ditu, D ereduan ikasten dutenen errendimendua eta emaitzak hobeak dira, etorkizunerako lan aukera zabalagoak eskaintzen ditu eta gure komunitatean integratzeko bidea da.
Kanpainak ezaugarri hauek ditu:
Irudia dortoka bat da. Bere ezaugarriak egonkortasuna, irmotasuna, segurtasuna, esperientzia, lasaitasuna… dira.
Aurre-matrikula egiteko epea:
Otsailaren 6tik 13ra egongo da zabalik.
Nafarroako hainbat toki entitate D ereduaren alde
28-01-2012
Nafarroako hainbat toki entitate D ereduaren alde
29-01-2012