
Uharte, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lizarrabengoa, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olaztiko alkateek elkartasun adierazpen bat atera dute Madrilera deklaratzera joango diren bi altsasuarrei babesa emateko. "Adierazpen eta kritikarako askatasuna eta herriko azpiegiturak, herritarren zerbitzura egotea delitu dela sinistu arazi nahi izateak, edonork izan beharko lukeen oinarrizko eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoa dela" deritzote, eta herritarrak egingo diren mobillizazioetan parte hartzera animatzen dituzte.
0 Comments