Altsasuko Gaztetxeak kontzertu bikainen bidean jarraitzen du. Oraingo honetan Big D & The kids table Bostoneko talde estatubatuarra eta Arrebote sakandarrak izango dira taulagainean. Bostoneko taldeak Estatu Espainiarrean joko dituen 3 kontzertuetako bat izango da hau, besteak Madrilen eta Bartzelonan izango direlarik. Arrebote taldeak berriz, Gaztetxean joko duen bigarren kontzertua izango da hau, duela urte batzuetako urteurrenean izandako arrakastaren ondoren. Kontzertua larunbatean, azaroak 19, izango da 23:00etan hasiko da. Jarraian bideo eta informazio gehiago duzue.
0 Comments