
Mintzakide, Altsasun ere aurrera eraman nahi den egitasmoa dugu. Bertan euskaraz hitz egiteko asmoarekin elkartzen dira taldeak, ekintza ezberdinak egiteko. Hala nola, kafea hartuz hitz egitea, paseatuz hitz egitea, jolastuz, mendian, kalean... Egitasmo hau aurrera eramateko, Altsasun bi talde sortu dira.
Lehen taldea, astearte goizetan, 10:30etan kafea hartzeko elkartzen da herriko kafetegiren batean. Bigarrena aldiz, ostegun arratsaldetan 18:30etan, hauek aukera izanez gero, mendira joaten dira paseatzera joaten da, baina eguraldian laguntzen ez badu, kafea hartzera.
Horrela euskara erabiliz astero ordu polit bat pasatzen dute.
Egitasmo honetan interesaturk dabilenak idatz dezala sakana_mintza@aek.org eposta-ra edo dei dezala 948 468 258 telefonora.
Anima zaitezte!!!
0 Comments