Bannerra
Bannerra

Arrazoi berberagatik 2006. urtean sinatu zuten beste 3.200 pertsona baino gehiagorekin bat egiten dute. Nafarroan hondakinak erretzea baimenduko lukeen inolako baimenik ez luzatzeko eskatzen du, eta aldi berean, berreskuratzean eta birziklatzean oinarritutako eta ingurumenarekin errespetutsuagoak diren kudeaketa eredutan inbertitzeko. Araban garatzen ari direna adibide, zeinetan ez den ez erraustea ez balioztatzea aurrikusten.

Edozein modutan ere, Europako araudiak diona betez, erabakiak hartu aurretik herritarren partehartze zuzenerako epea irekitzea eskatzen du, eta ez erabakiak hartu ondorengo esposizio publiko mugatua soilik, errausketa ez diren beste eredu batzuk ere aztertzeko, horrela Nafarroa osoan baztertua izan den proiektua, atzerabiderik gabeko erabaki politikoz eta UPrS-a bezalako ezohiko tresnen erabilera maltzurraren bidez inposatu gabe.

3Mugak Batera Plataformak, Olaztiko FCC-ren porlandegian hondakinak erraustearen/balioztatzearen aurka dauden 7.789 herritarren idatzi eman dizkio Nafarroako Gobernuari.

Historikoki erabatekoa izan hondakinak erraustearen kontrako jarrera halaxe ezarri nahi izan den Nafarroako edozein tokitan. “Pneumatikoak balioztatzeko Planta” Tuteran, “Energia Balioztatzeko Planta” eraikitzeko asmoaren aurrean Tafallan eta hainbat modu eta izenpean beste toki batzuetan ezarri nahi izan denean ere. Sakanako eskualdean ere, Udal guztiak FCC-ren porlandegian erraustearen/balioztatzearen aurka ageri dira.

Soberan daude, beti ere enpresei eta administrazioari komeni zaiona saltzeko erabiltzen diren argudioak. Herritarrek badakite hondakinak beraien bizilekutik hain hurbil erretzea ez dela inorendako ona, are gutxiago haur-populazioarendako, milaka medikuk dioen bezala, isuri toxiko maila batzuk betez arriskurik ez dagoela esatea, medikuntzari eta zientziari iruzur egitea besterik ez da eta.

Baina hau ezin da soilik hurbiletik jasan behar duenaren arazoa izan, Nafarroa osokoa baizik. Horregatik baztertu beharko litzateke betirako inork nahi ez duen hondakin kudeaketa eredua, edo gutxienez, eztabaida zabal eta partehartzailea  ireki beharko litzateke, hondakinak kudeatzeko eredu desberdinak aztertu ondoren jendeak zer nahi duen erabaki dezan.

Denok maite ditugu gure seme-alabak, eta beraz, zer egingo genuke Altsasuko edo Olaztiko herritarrek duten arazoa izango bagenu? Eta jakinik beste eredu bat posible dela, zer egingo genuke, Olaztin bezala, herriko ikastetxea hondakinak, araztegietako lohiak, pneumatikoak, ibilgailu zaharren plastikoak eta etor daitekeen beste edozer erre behar duten porlandegitik 460 metrora bagenu?

Inork, eta arrazoi osoz, bere etxe ondoan nahi ez duen zerbait inposatzea baino beste bide arrazoizkoagorik ez dagoela onartzeari uko egiten diogu.

Nafarroako gizarte osoari, bidegabekeria izugarri honi aurre egiteko eskatu nahi diogu, eta Nafarroako Gobernuari, ez dezala Nafarroan hondakinak erretzeko inolako baimenik luzatu, are gutxiago, Olaztiko Udalari dagozkionak.



Banatu! ¡Comparte!

0 Comments

Add Comment


    • >:o
    • :-[
    • :'(
    • :-(
    • :-D
    • :-*
    • :-)
    • :P
    • :\
    • 8-)
    • ;-)



    Click to get a new image.

    Bideoak

    Argazkiak


    Flickren Altsasu etiketan duten argazkien bilduma.

    Hurrengo Ekimenak

    UZT
    30

    2014.07.30 19:30 -
    Altsasuko Gazte Asanbladaren ohiko Asanblada

    UZT
    31

    2014.07.31 21:45 -
    Hitz&Pitz: Estreno

    ABU
    03

    2014.08.03 20:00 -
    Presoak Etxera

    ABU
    06

    2014.08.06 19:30 -
    Altsasuko Gazte Asanbladaren ohiko Asanblada

    Twitter

    Azkeneko komentarioak

    1. Re: Nota de Altsasuko y Bilgune Feminista sobre los sucesos de la tienda de

      Posted on 27-06-2014 by ni.

      En ningun momento he dicho que sean nazis y...

    2. Re: Argazki galeria: San Joanak 2014

      Posted on 26-06-2014 by Hitzondo.

      Aupa! Las imagenes para el concurso de...

    3. Re: Argazki galeria: San Joanak 2014

      Posted on 26-06-2014 by One question please.

      Oye donde hay que mandar las fotos de las...

    Feed